Eguraldia.- Eguzkia eta hego haizea larunbatean

Larunbateko iragarpena
EUSKALMET
Publicado: viernes, 15 febrero 2019 17:22

BILBO, 15 Feb. (EUROPA PRESS) -

Euskalmet meteorologiaren euskal agentziaren iragarpenaren arabera, larunbatean, otsailaren 16an, giro eguzkitsua eta haizea hegotik. Haizea egun guztian nabarmenduko da, baina gauean indartu eta boladaka gogor edo oso gogor ibiliko da haizeguneetan eta batez ere ekialdean. Goizean goizetik zerua garbi agertuko da oro har, goi hodei zurixkaren batekin. Baliteke hegoaldeko zenbait lekutan egunsentian behe lainoa sortzea.

Tenperatura maximoetan aldaketa handirik ez; ipar partean udaberriko balio goxoak eta hegoaldean balio apalagoak. Egunsentian, berriz, hotz egingo du barnealdean eta haizea ahul dabilen lekuetan baliteke berriro ere izotza botatzea. Hiriburuetan, Bilbon 10 gradu espero dira gutxienez eta 19 gehienez, Donostian 10 gutxienez eta 18 gehienez, Gasteizen 1 gutxienez eta 14 gehienez, eta Iruñean 1 gutxienez eta 13 gehienez.

Itsasoan hego-osagaiko haizea ibiliko da 3-4ko indarrarekin, eta gauean 5ko indarra hartuko du, 6ko tarte batzuekin; itsaso kizkurra eragingo du, eta gauean itsaskirria. Ipar-mendebaldeko hondoko itsasoak 0,5 metro inguruko olatuak altxatuko ditu. Itsasgorak 00:29an eta 13:10ean izango dira, eta itsasbeherak 06:42an eta 19:04an. Uraren tenperatura 12-13 gradukoa da eta ikus-eremua hamar kilometrotik gorakoa izango da.