Eguraldia.- Eguzkia jaun eta jabe ostegunean

- EUSKALMET

Actualizado: miércoles, 21 agosto 2019 17:54

DONOSTIA, 21 (EUROPA PRESS) -

Euskalmet euskal meteorologia agentziaren iragarpenaren arabera, ostegunean, abuztuaren 22an, eguzkia jaun eta jabe izango da. Zerua oskarbi egongo da, baina egunaren hasieran barnealdeko bailara batzuetan laino apur bat agertuko da. Haizea ahul ibiliko da; arratsaldean ipar-ekialdetik finkatuko da.

Tenperaturak gora egingo du berriro eta altuenak 25 eta 30 gradu artekoak izango dira edonon; udako giroa izango dugu denean. Bilbon 15 gradu espero dira gutxienez eta 27 gehienez, Donostian 14 gutxienez eta 25 gehienez, Gasteizen 9 gutxienez eta 29 gehienez, eta Iruñean 13 gutxienez eta 30 gehienez.

Itsasoan haizea aldakor ibiliko da, 2ko indarrarekin, mendebal-osagaia nagusi. Arratsaldean ipar-ekialdetik finkatu eta 3ko indarrarekin ibiliko da. Itsaso kizkurra izango da, arratsaldean itsaskirria. Ipar-mendebaldeko hondoko itsasoak 0.5 metro inguruko olatuak altxatuko ditu.