Eguraldia.- Euri zaparradak berriz larunbat arratsaldean

Publicado: viernes, 5 junio 2020 17:27

BILBO, 5 Jun. (EUROPA PRESS) -

Euskalmet euskal meteorologia agentziaren iragarpenaren arabera, larunbatean, ekainaren 6an, arratsaldean euri zaparradak itzuliko dira eta hegoaldean trumoitsuak eta mardul samarrak izan litezke.

Egunsenti argi samarra izango dugu, bereziki barnealdean; kostaldetik gertu lainotuago egon daiteke eta zirimiria egin dezake. Egunak aurrera egin ahala hodeiak sartuko dira eta arratsalderako lainotuta geratuko da zerua.

Iparraldeko eta ipar-mendebaldeko haizea ibiliko da, orokorrean indar gutxirekin, baina egunaren lehen partean oraindik enbarazu apur bat egingo du kostaldean. Tenperaturak berdin jarraituko du. Hiriburuetan, Bilbon 15 gradu espero dira gutxienez eta 20 gehienez, Donostian 14 gutxienez eta 20 gehienez, Gasteizen 9 gutxienez eta 20 gehienez, eta Iruñean 11 gutxienez eta 23 gehienez.

Itsasoan mendebaldeko haizea ibiliko da, 3ko indarrarekin, eta arratsaldean ipar-mendebaldera aldatu eta 4ko indarrarekin ibiliko da; itsaskirria eragingo du, itsaskia arratsaldean. Ipar-mendebaldeko hondoko itsasoak 1,5 metro inguruko olatuak altxatuko ditu. Itsasgorak 03:40an eta 15:58an izango dira, eta itsasbeherak 09:41ean eta 22:07an. Uraren tenperatura 19-20 gradukoa da eta ikus-eremua lau eta hamar kilometro artekoa izango da.