Eguraldia.- Euria protagonista astearte honetan

- EUSKALMET

Actualizado: martes, 20 agosto 2019 10:22

DONOSTIA, 20 (EUROPA PRESS) -

Euskalmet euskal meteorologia agentziaren iragarpenaren arabera, astearte honetan, abuztuaren 20an, euria bereziki ekialdean egingo du; goizean Nafarroan zaparrada mardulak eta trumoitsuak botako ditu. Kantauri isurialdean euria egingo du oraindik ere, baina arratsalderako atertu egingo du. Zeruan hodeiak oso ugariak izango dira baina arratsaldean ere saretzen hasiko da.

Iparraldeko haizea ibiliko da eta tenperaturan ez dugu aldaketa handirik sumatuko. Bilbon 15 gradu espero dira gutxienez eta 21 gehienez, Donostian 14 gutxienez eta 20 gehienez, Gasteizen 11 gutxienez eta 20 gehienez, eta Iruñean 13 gutxienez eta 22 gehienez.

Itsasoan iparraldeko edo ipar-ekialdeko haizea ibiliko da, 2ko indarrarekin eta 3ko tarteekin. Itsaso kizkurra eragingo du. Ipar-mendebaldeko hondoko itsasoak 1.5 eta 2 metroko olatuak altxatuko ditu.