24 de Otsaila de 2020
 

Eguraldia.- Giro aldakorra larunbatean

Publicado 2020/01/17 17:15:52CET
Larunbateko iragarpena.
EUSKALMET

BILBO, 17 Ene. (EUROPA PRESS) -

Euskalmet euskal meteorologiaren agentziaren iragarpenaren arabera, larunbatean, urtarrilaren 18an, giro aldakorra izango dugu. Hodeiak eta ostarteak tartekatuko dira, baina eguerditik aurrera hodei gehiago espero dugu beste fronte bat iritsiko delako. Arratsaldean eta gauean euria egingo du, noizbehinka zaparradak botako ditu eta kantauri isurialdeko zenbait lekutan ugari egin dezake. Elur kota jaisten joango da eta gauean 1.000 metro inguruan egon daiteke.

Hasieran hego-osagaiko haizea ibiliko da, baina arratsaldean ipar-ekialdera egingo du. Tenperatura maximoetan aldaketarik ez, baina minimoak jaitsiko dira eta barnealdean izotza egingo du, bereziki Araban. Hiriburuetan, Bilbon 7 gradu espero dira gutxienez eta 12 gehienez, Donostian 6 gutxienez eta 11 gehienez, Gasteizen 0 gutxienez eta 8 gehienez, eta Iruñean -1 gutxienez eta 8 gehienez.

Itsasoan hegoaldeko haizea ibiliko da, 2-3ko indarrarekin, eta arratsaldean ekialdera aldatuko du, 3-4ko indarrarekin; itsaso kizkurra eragingo du, eta arratsaldetik aurrera itsaskirria edo itsaskia. Ipar-mendebaldeko hondoko itsasoak 1,5-2 metro arteko olatuak altxatuko ditu. Itsasgorak 09:38an eta 22:20an izango dira, eta itsasbeherak 03:08an eta 15:54an. Uraren tenperatura 13 gradukoa da eta ikus-eremua hamar kilometrotik gorakoa izango da.

Lo más leído

  1. 1

    Claudia Jiménez, la hija de Raquel Revuelta y Miguel Ángel, se despide de su padre con una emotiva carta

  2. 2

    Los resultados definitivos descartan que la paciente de Arnedo ingresada tenga coronavirus

  3. 3

    Verdeliss denuncia públicamente los motivos por los que no ha entrado a su casa nueva

  4. 4

    Italia informa de una quinta muerte y sube el número de afectados por coronavirus a 219 casos

  5. 5

    Muere un acróbata tras lanzarse en un cohete casero para llegar al espacio y demostrar que la Tierra es plana