Eguraldia.- Giro argia eta epelagoa ostiral honetan

Ostiraleko iragarpena
EUSKALMET
Publicado: viernes, 28 febrero 2020 7:05

BILBO, 28 Feb. (EUROPA PRESS) -

Euskalmet euskal meteorologia agentziaren iragarpenaren arabera, ostiral honetan, otsailaren 28an, giro argia eta epelagoa izango dugu. Goizaldean oraindik zaparrada txikiren batek ihes egin dezake eta behe lainoa ere sortuko da barnealdeko hainbat bailaretan, baina hauek desegin ostean urdingune zabalak gailenduko dira; giro eguzkitsua nagusituko da eguneko momentu askotan.

Hego haize leuna mugituko da eta tenperatura 17-20 gradu artera igoko da. Gauean hego-mendebaldeko haizea zakartuz joango da. Hiriburuetan, Bilbon 9 gradu espero dira gutxienez eta 20 gehienez, Donostian 8 gutxienez eta 19 gehienez, Gasteizen 3 gutxienez eta 17 gehienez, eta Iruñean 4 gutxienez eta 17 gehienez.

Itsasoan hego-osagaiko haizea ibiliko da 3ko indarrarekin eta gauean 4ko indarrarekin, eta itsaso kizkurra eragingo du. Ipar-mendebaldeko hondoko itsasoak 3-3,5 metroko olatuak altxatuko ditu eta gauean 1,5-2 metrora jaitsiko da. Itsasgora 18:20an izango da, eta itsasbehera 12:16an. Uraren tenperatura 13 gradukoa da eta ikus-eremua hamar kilometrotik gorakoa izango da.