17 de Otsaila de 2020
 

Eguraldia.- Giro argiagoa espero da igandean

Publicado 2020/1/25 14:25:53CET

BILBO, 25 Ene. (EUROPA PRESS) -

Euskalmet euskal meteorologia agentziaren iragarpenaren arabera, igandean, urtarrilaren 26an, giro argiagoa espero dugu. Hodei batzuk izango ditugun arren, ostarte ederrak zabalduko dira egunak aurrera egin ahala. Era horretan, giro eguzkitsua nagusituko da une askotan.

Hego/hego-mendebaldeko haizea ibiliko da eta arratsalde-gau partean indarra hartuko du. Tenperaturak gora egingo du, bereziki kantauri isurialdean. Hiriburuetan, Bilbon 8 gradu espero dira gutxienez eta 15 gehienez, Donostian 8 gutxienez eta 14 gehienez, Gasteizen 1 gutxienez eta 9 gehienez, eta Iruñean 1 gutxienez eta 10 gehienez.

Itsasoan hego-medebaldeko haizea ibiliko da, 3ko indarrarekin, eta arratsalde-gauean indartu eta 4-5eko indarrarekin ibiliko da; itsaso kizkurra eragingo du, itsaskirriko guneekin arratsalde-gauean. Ipar-mendebaldeko hondoko itsasoak 0,5 metro inguruko olatuak altxatuko ditu, eta arratsaldean handitu eta gauean 1-1,5 metrokoak izango dira. Uraren tenperatura 12-13 gradukoa da eta ikus-eremua hamar kilometrotik gorakoa izango da. Itsasgorak 04:32an eta 16:54an izango dira, eta itsasbeherak 10:42an eta 22:51n.

Contador