Eguraldia.- Giro eguzkitsu eta egonkorra ostegunean

Osteguneko iragarpena.
EUSKALMET
Publicado: miércoles, 19 febrero 2020 17:23

BILBO, 19 Feb. (EUROPA PRESS) -

Euskalmet euskal meteorologia agentziaren iragarpenaren arabera, ostegunean, otsailaren 20an, giro eguzkitsu eta egonkorrarekin jarraituko dugu. Hego-haizea biziago ibiliko da eta zerua hodei gutxirekin agertuko da ia egun osoan. Arratsaldean haizeak ipar-mendebaldera egingo du eta, horrekin batera, hodeiak ugaritzen hasiko dira ipar partean, bereziki gauean.

Tenperatura beste pixka bat igoko da, eta 15 graduak gaindituko dira kostaldean. Goizean goiz hotz egingo du berriro, baina aurreko egunean baino gutxiago. Hiriburuetan, Bilbon 7 gradu espero dira gutxienez eta 16 gehienez, Donostian 6 gutxienez eta 15 gehienez, Gasteizen 1 gutxienez eta 14 gehienez, eta Iruñean 1 gutxienez eta 14 gehienez.

Itsasoan hego-mendebaldeko haizea ibiliko da 3ko indarrarekin, eta arratsaldean ipar-mendebaldera aldatuko da; itsaso kizkurra eragingo du, eta arratsaldean itsaskirria. Ipar-mendebaldeko hondoko itsasoak 2 metro inguruko olatuak altxatuko ditu. Itsasgorak 01:42an eta 14:20an izango dira, eta itsasbeherak 07:51n eta 20:08an. Uraren tenperatura 12-13 gradukoa da eta ikus-eremua hamar kilometrotik gorakoa izango da.