Eguraldia.- Giro eguzkitsua eta tenperatura altuagoa igandean

Igandeko iragarpena
EUSKALMET
Publicado: sábado, 20 octubre 2018 14:33

BILBO, 20 Oct. (EUROPA PRESS) -

Euskalmet euskal meteorologia agentziaren iragarpenaren arabera, igandean, urriaren 21ean, giro eguzkitsua eta tenperatura altuagoa izango ditugu. Goizean hego-ekialdeko haizea ibiliko da eta zeruan hodeiak ez dira oso ugariak izango. Arratsalde-gauean bero-hodeiak garatuko dira eta baliteke, Pirinioetan gehienbat, zaparradaren bat botatzea. Goizean goiz lainoa sortuko da.

Era horretan, termometroek igotzeko aukera izango dute eta egunaren erdiko orduetan 23-24 gradu ingurura iritsiko dira. Hiriburuetan Bilbon 15 gradu espero dira gutxienez eta 24 gehienez, Donostian 15 gutxienez eta 22 gehienez, Gasteizen 11 gutxienez eta 22 gehienez, eta Iruñean 11 gutxienez eta 24 gehienez.

Itsasoan eki-osagaiko haizea ibiliko da, 2-3ko indarrarekin, hego-ekialdekoa nagusituz, eta arratsaldean ipar-ekialdetik finkatuko da, 3ko indarrarekin; itsaso kizkurra eragingo du, eta itsaskirria arratsaldean. Ipar-mendebaldeko hondoko itsasoak metro bete inguruko olatuak altxatuko ditu. Itsasgorak 01:31an eta 13:38an izango dira, eta itsasbeherak 07:28an eta 19:46an. Uraren tenperatura 17 gradukoa da eta ikus-eremua hamar kilometrotik gorakoa izango da.