Eguraldia.- Giro eguzkitsua larunbatean

Publicado: viernes, 3 julio 2020 17:21

BILBO, 3 Jul. (EUROPA PRESS) -

Euskalmet euskal meteorologia agentziaren iragarpenaren arabera, larunbatean, uztailaren 4an, giro eguzkitsua nagusituko da. Egunsentian behe laino pixka bat izan dezakegu, baina zerua ia garbi egongo da. Iparraldeko haize suabea ibiliko da.

Egunsentian fresko egingo du, eta baliteke barnealdeko zenbait lekutan tenperatura 10 gradutik jaistea, baina egunez nabarmen berotuko du: kantauri isurialdean 25 gradura hel gintezke, eta Ebro ibarrean 30 gradu ingurura. Hiriburuetan, Bilbon 14 gradu espero dira gutxienez eta 24 gehienez, Donostian 13 gutxienez eta 23 gehienez, Gasteizen 8 gutxienez eta 26 gehienez, eta Iruñean 12 gutxienez eta 28 gehienez.

Itsasoan hego-ekialdeko haizea ibiliko da 2-3ko indarrarekin, eta eguerditik aurrera ipar-ekialdera aldatuko du, 3ko indarrarekin; itsaso kizkurra eragingo du, eta eguerditik aurrera itsaskirria. Ipar-mendebaldeko hondoko itsasoak 0,5-1 metroko olatuak altxatuko ditu. Itsasgorak 02:45ean eta 15:03an izango dira, eta itsasbeherak 08:42an eta 21:11n. Uraren tenperatura 20 gradukoa da eta ikus-eremua hamar kilometrotik gorakoa izango da.