Eguraldia.- Giro freskoagoa asteartean, hodei eta ostarteekin

Astearteko iragarpena.
EUSKALMET
Publicado: lunes, 17 febrero 2020 17:16

BILBO, 17 Feb. (EUROPA PRESS) -

Euskalmet euskal meteorologia agentziaren iragarpenaren arabera, asteartean, otsailaren 18an, giro freskoagoa izango dugu, hodei eta ostarteekin. Hodeiak ez dira astelehen honetan bezain ugariak izango; tarteka urdinguneak agertuko dira, baina une batzuetan zerua estalita agertuko da eta ipar partean prezipitazio apur bat egin dezake.

Haizeak mendebal/ipar-mendebaldetik joko du eta tenperatura maximoak 10-14 gradu artean geratuko dira. Minimoek ere behera egingo dute, eta mendi inguruetan izotza botako du. Hiriburuetan, Bilbon 7 gradu espero dira gutxienez eta 13 gehienez, Donostian 6 gutxienez eta 12 gehienez, Gasteizen 2 gutxienez eta 10 gehienez, eta Iruñean 3 gutxienez eta 11 gehienez.

Itsasoan mendebal/ipar-mendebaldeko haizea ibiliko da, 3-4ko indarrarekin, eta itsaskirria edo itsaskia eragingo du. Ipar-mendebaldeko hondoko itsasoak 4 metro inguruko olatuak altxatuko ditu hasieran, eta 3 metro ingurukoak arratsalde-gauean. Itsasgora 12:13an izango da, eta itsasbeherak 05:22an eta 18:05ean. Uraren tenperatura 12-13 gradukoa da eta ikus-eremua hamar kilometrotik gorakoa izango da.