Eguraldia.- Giro goibela asteazkenean

Asteazkeneko iragarpena.
EUSKALMET
Publicado: martes, 21 enero 2020 17:27

BILBO, 21 Ene. (EUROPA PRESS) -

Euskalmet euskal meteorologia agentziaren iragarpenaren arabera, asteazkenean, urtarrilaren 22an, hodeiek zerua estaliko dute eta giroa goibela izango da. Noizbehinka euria egingo du, eta Nafarroan puntualki euria ugaria izango da. Elur kota 1.200-1.300 metrora egongo da.

Haizeak ekialdetik joko du oraindik ere eta egunaren lehen zatian indartsu ibiliko da kostaldean. Tenperatura maximoek zein minimoek gora egingo dute eta izotza botatzeko probabilitatea txikiagoa izango da. Hiriburuetan, Bilbon 8 gradu espero dira gutxienez eta 12 gehienez, Donostian 7 gutxienez eta 11 gehienez, Gasteizen 3 gutxienez eta 9 gehienez, eta Iruñean 3 gutxienez eta 9 gehienez.

Itsasoan ekialdeko haizea ibiliko da, 4ko indarrarekin eta 5eko tarteren batekin goizaldean, eta arratsaldean ahuldu eta 2ko indarrarekin ibiliko da; itsaskia eragingo du, eta arratsaldean itsaso kizkurra. Iparraldeko hondoko itsasoak 1-1,5 metro arteko olatuak altxatuko ditu. Itsasgorak 01:47an eta 14:22an izango dira, eta itsasbeherak 07:52an eta 20:14an. Uraren tenperatura 12-13 gradukoa da eta ikus-eremua lau eta hamar kilometro artekoa izango da.