Eguraldia.- Giro hobea eta tenperaturak gora asteazkenean

Actualizado 2019/08/20 17:58:57 CET
- EUSKALMET

DONOSTIA, 20 (EUROPA PRESS) -

Euskalmet euskal meteorologia agentziaren iragarpenaren arabera, asteazkenean, abuztuaren 21ean, eguraldia hobea izango da eta tenperaturak gora egingo du. Tenperatura maximoak 25 ºC ingurukoak izango dira. Egunaren lehenengo partean zeruan erdi mailako hodei eta goi-hodei ugari agertuko dira, arratsaldean ostarteak gailenduko zaizkie eta eguzkitsu geratuko da edonon.

Egunaren hasieran, giro freskoa eta lainoa, batez ere barnealdeko bailaretan. Bilbon 15 gradu espero dira gutxienez eta 25 gehienez, Donostian 13 gutxienez eta 24 gehienez, Gasteizen 9 gutxienez eta 26 gehienez, eta Iruñean 11 gutxienez eta 27 gehienez.

Itsasoan ipar-ekialdeko haizea ibiliko da, 3ko indarrarekin eta egunaren bigarren partean 4ko tarteekin. Itsaskirria eragingo du, egunaren bigarren partean itsaskiko guneekin. Ipar-mendebaldeko hondoko itsasoak metro bete inguruko olatuak altxatuko ditu.