Eguraldia.- Giro ilun eta umeletik argiagora igaroko da ostegunean

Publicado: miércoles, 1 abril 2020 17:31

BILBO, 1 Abr. (EUROPA PRESS) -

Euskalmet euskal meteorologia agentziaren iragarpenaren arabera, ostegunean, apirilaren 2an, goizean giro iluna eta umela izango dugu, eta arratsaldean zertxobait argiago. Zeruan hodeiak nagusituko dira eta tarteka euri txikia edo zirimiria egingo du, bereziki egunaren lehenengo partean. Arratsaldean, giroa lehortuz joango da eta baliteke hodeitza zertxobait arintzea.

Haizea iparraldetik finkatuko da eta kantauri isurialdean tenperatura asteazken honetan baino koska pare bat beherago geldituko da; hegoaldean, berriz, baliteke koskaren bat igotzea. Hiriburuetan, Bilbon 7 gradu espero dira gutxienez eta 14 gehienez, Donostian 7 gutxienez eta 12 gehienez, Gasteizen 5 gutxienez eta 14 gehienez, eta Iruñean 5 gutxienez eta 14 gehienez.

Itsasoan ipar-osagaiko haizea ibiliko da, 3-4ko indarrarekin, eta itsaskirria edo itsaskia eragingo du. Ipar-osagaiko hondoko itsasoak 0,5 metro inguruko olatuak altxatuko ditu. Itsasgorak 10:23an eta 22:57an izango dira, eta itsasbeherak 03:48an eta 16:18an. Uraren tenperatura 12-13 gradukoa da eta ikus-eremua hamar kilometrotik gorakoa izango da.