Eguraldia.- Giro nahasia astelehenean

Publicado: domingo, 31 mayo 2020 14:27

BILBO, 31 May. (EUROPA PRESS) -

Euskalmet euskal meteorologia agentziaren iragarpenaren arabera, astelehenean, ekainaren 1ean, giro nahasia izango dugu. Zeruan tarteka hodeiak nagusituko dira; arratsaldean eta gauean hodeiak trinkoagoak izango dira eta hainbat lekutan zaparradak botako ditu eta ekaitzak ere jo lezake, bereziki barnealdean.

Hego-haizearekin hasiko dugu eguna, eta arratsaldean iparraldetik finkatuko da. Tenperatura maximoak bizpahiru gradu jaitsiko dira. Hiriburuetan, Bilbon 17 gradu espero dira gutxienez eta 26 gehienez, Donostian 16 gutxienez eta 26 gehienez, Gasteizen 12 gutxienez eta 27 gehienez, eta Iruñean 15 gutxienez eta 28 gehienez.

Itsasoan hego-osagaiko haizea ibiliko da, 2-3ko indarrarekin, eta arratsaldean ipar/ipar-mendebaldera aldatuko da, 3ko indarrarekin; itsaso kizkurra eragingo du, eta arratsaldean itsaskirria. Ipar-mendebaldeko hondoko itsasoak 0,5-1 metroko olatuak altxatuko ditu. Arratsaldean trumoi ekaitzak izan daitezke. Itsasgora 11:51n izango da, eta itsasbeherak 05:25ean eta 17:45ean. Uraren tenperatura 19 gradukoa da eta ikus-eremua lau eta hamar kilometro artekoa izango da.