Eguraldia.- Hego haizea eta bero handia asteazken honetan

Asteazkeneko iragarpena.
EUSKALMET
Publicado: miércoles, 26 junio 2019 7:05

BILBO, 26 Jun. (EUROPA PRESS) -

Euskalmet euskal meteorologia agentziaren iragarpenaren arabera, asteazken honetan, ekainaren 26an, haizea hegotik finkatu eta tenperatura asko igoko da. Bero handia egingo du, batez ere barnealdean; egunsentian 20 graduren bueltan kokatuko da tenperatura eta ondoren maximoak 35 gradutik gora txoko askotan. Kostaldean, arratsaldean brisa mugituko da eta egunaren amaieran bat-batean mendebaldera aldatuko da, bolada gogorrekin. Gainerakoan, egunsentian behe hodeiak agertuko dira ipar isurialdean, baina berehala desegin eta giro eguzkitsua nagusituko da denean.

Hiriburuetan, Bilbon 19 gradu espero dira gutxienez eta 36 gehienez, Donostian 18 gutxienez eta 32 gehienez, Gasteizen 15 gutxienez eta 36 gehienez, eta Iruñean 19 gutxienez eta 39 gehienez.

Itsasoan, goizaldean mendebal-osagaiko haizea ibiliko da 2-3ko indarrarekin eta goizean eki-osagaitik finkatuko da 3ko indarrarekin; arratsalde-gauean baliteke haizea bat-batean ipar-mendebaldera aldatzea, 5eko indarrarekin. Itsaso kizkurra edo itsaskirria eragingo du, eta arratsalde gauean baliteke itsaski edo itsaski handia eragitea. Mendebaldeko hondoko itsasoak metro erdi inguruko olatuak altxatuko ditu. Itsasgorak 10:08an eta 22:30ean izango dira, eta itsasbehera 16:14an. Uraren tenperatura 19 gradukoa da eta ikus-eremua hamar kilometrotik gorakoa izango da.