Eguraldia.- Hobera egingo du ostiralean orduak pasa ahala

Archivo - Ostarteak irekitzen
EUROPA PRESS - Archivo
Publicado: jueves, 12 septiembre 2024 17:11

BILBO 12 Sep. (EUROPA PRESS) -

Euskalmet euskal meteorologia agentziaren iragarpenaren arabera, ostiralean, irailaren 13an, orduak pasa ahala, eguraldiak hobera egingo du. Egunaren lehenengo partean zerua estalita egongo da Kantauri isurialdean eta zaparradak botako ditu noizbehinka; arratsaldean atertu eta ostarteak irekitzen hasiko dira. Nafarroa eta Araba hegoaldean ateri egongo da; goizean ostarte batzuk irekiko dira eta arratsalderako zerua nahiko garbi geratuko da.

Haizeak iparraldetik eta ipar-ekialdetik joko du. Giro freskoarekin jarraituko dugu eta eguneko minimoak gaueko azken orduetan neurtuko dira. Gaua hotza izango da. Hiriburuetan, Baionan 9 gradu espero dira gutxienez eta 18 gehienez, Bilbon 12 gutxienez eta 19 gehienez, Donostian 11 gutxienez eta 17 gehienez, Gasteizen 6 gutxienez eta 16 gehienez eta Iruñean 9 gutxienez eta 19 gehienez.

Itsasoan iparraldeko haizea ibiliko da 3ko indarrarekin, eta goizean ipar-ekialdera aldatuko du 3koarekin eta 4ko tarteekin; itsaskirria eragingo du, itsaskiko guneekin. Ipar-mendebaldeko hondoko itsasoak 1-1,5 metroko olatuak altxatuko ditu, eta gero txikitu eta gauean metro bateko ingurukoak izango dira. Itsasgorak 00:41ean eta 13:22an izango dira, eta itsasbehereak 06:47an eta 19:36an. Uraren tenperatura 21 gradukoa da eta ikuspena lau eta hamar kilometro artekoa izango da.

Contador