Eguraldia.- Hodeiak eta zaparrada batzuk asteazkenean

- EUSKALMET

Actualizado: martes, 6 agosto 2019 17:54

DONOSTIA, 6 (EUROPA PRESS) -

Euskalmet euskal meteorologia agentziaren iragarpenaren arabera, asteazkenean, abuztuaren 7an, hodeiak ikusiko ditugu eta zaparrada batzuk ere bota ditzake. Goizean hodei asko egongo da zeruan eta zaparradaren bat edo beste bota dezake, goizaldean eta goizean goiz batez ere eta berriro arratsalde partean barnealdean.

Egunaren bigarren partean hodeiak gutxitzen joango dira eta egunaren amaieran ostarteak zabalak izango dira oro har. Ipar-mendebaldeko haizea ibiliko da goizean eta arratsaldean ipar-ekialdetik finkatuko da.

Tenperaturan ez dugu aldaketa handirik sumatuko ipar partean, baina hegoaldean apur bat jaitsiko dira beroenak. Bilbon 19 gradu espero dira gutxienez eta 24 gehienez, Donostian 18 gutxienez eta 23 gehienez, Gasteizen 15 gutxienez eta 26 gehienez, eta Iruñean 18 gutxienez eta 28 gehienez.

Norabide aldakorreko haizea ibiliko da, 2ko indarrarekin; arratsaldean ipar-osagaitik finkatuko da, 3ko tarteekin. Itsaso kizkurra eragingo du, arratsaldean itsaskirriko guneekin. Ipar-mendebaldeko hondoko itsasoak 0,5 metro inguruko olatuak altxatuko ditu.