Eguraldia.- Hodeiak ipar partean eta giro eguzkitsua hegoaldean

Larunbateko iragarpena.
EUSKALMET
Publicado: sábado, 7 diciembre 2019 7:05

BILBO, 7 Dic. (EUROPA PRESS) -

Euskalmet euskal meteorologia agentziaren iragarpenaren arabera, larunbat honetan, abenduaren 7an, kantauri isurialdean zerua hodeitsuago agertuko da, eta baliteke arratsaldean euri txikia egitea noizbehinka. Hegoaldean, berriz, zerua ez da garbi egongo baina giroa eguzkitsua izango da.

Hego-mendebaldeko haizea nagusi, arratsaldean tarteka mendebal/ipar-mendebaldekoa ibiliko da; ziertzoa Ebro ibarrean. Tenperaturan aldaketa handirik ez; egunaren hasieran hegoaldeko zenbait tokitan izotza egin dezake. Hiriburuetan, Bilbon 8 gradu espero dira gutxienez eta 14 gehienez, Donostian 6 gutxienez eta 14 gehienez, Gasteizen 4 gutxienez eta 13 gehienez, eta Iruñean 3 gutxienez eta 13 gehienez.

Itsasoan mendebal-osagaiko haizea ibiliko da, hego-mendebala nagusituz, 3ko indarrarekin eta 4ko tarte batzuekin, eta itsaskirria eragingo du, itsaskiko guneekin. Ipar-mendebaldeko hondoko itsasoak 2 metro inguruko olatuak altxatuko ditu. Itsasgorak 00:02an eta 12:15ean izango dira, eta itsasbeherak 06:02an eta 18:24an. Uraren tenperatura 14-15 gradukoa da eta ikus-eremua hamar kilometrotik gorakoa izango da.