Publicado 24/01/2021 07:05CET

Eguraldia igande honetan, urtarrilaren 24an

BILBO, 24 Ene. (EUROPA PRESS) -

Euskalmet euskal meteorologia agentziaren iragarpenaren arabera, igande honetan, urtarrilaren 24an, eguna euri kontuekin hasiko dugu. Goizaldean eta goizean goiz zaparrada mardulak botako ditu, gero lasaialdi txiki bat egon daiteke, eta egunaren bigarren partean berriro ere euria espero dugu, baina orduan bereziki kantauri isurialdean. Elurra gailurretan bakarrik espero dugu, 1.000 metrotik gora.

Tenperaturan ez da aldaketarik izango eta mendebaldeko haizea nagusituko da. Hiriburuetan, Baionan 6 gradu espero dira gutxienez eta 13 gehienez, Bilbon 9 gutxienez eta 13 gehienez, Donostian 7 gutxienez eta 13 gehienez, Gasteizen 2 gutxienez eta 11 gehienez eta Iruñean 3 gutxienez eta 9 gehienez.

Itsasoan mendebal-osagaiko haizea ibiliko da, 4ko indarrarekin eta 5eko tarteekin egunaren lehen partean, eta itsaskia eragingo du, itsaski handiko guneekin egunaren lehen partean. Ipar-mendebaldeko hondoko itsasoak 2 metro inguruko olatuak altxatuko ditu, eta arratsaldean 1-1,5 metro ingurukoak. Itsasgora 13:43an izango da, eta itsasberehak 07:28an eta 19:44an. Uraren tenperatura 12 gradukoa da eta ikuspena lau eta hamar kilometro artekoa izango da.