Igandean bero egingo du berriro

Archivo - Uda giroa
EUROPA PRESS - Archivo
Europa Press País Vasco
Publicado: sábado, 23 mayo 2026 15:31

BILBO 23 May. (EUROPA PRESS) -

Euskalmet euskal meteorologia agentziaren iragarpenaren arabera, igandean, maiatzaren 24an, bero egingo du berriro. Hego-ekialdeko haizeak berriro igoko ditu tenperaturak Kantauri isurialdean, eta lurraldearen zatirik handienean 30 gradutik gora ibiliko dira. Arratsaldean brisa sartuko da kostaldean. Zeruan goi-hodei gutxi batzuk besterik ez dira agertuko eta, beraz, uda beteko eguna izango dugu. Arratsaldean Pirinioen inguruan trumoi-ekaitzak jotzea ez da baztertzen.

Hiriburuetan, Baionan 18 gradu espero dira gutxienez eta 34 gehienez, Bilbon 18 gutxienez eta 33 gehienez, Donostian 17 gutxienez eta 29 gehienez, Gasteizen 14 gutxienez eta 32 gehienez eta Iruñean 15 gutxienez eta 33 gehienez.

Itsasbazterrean norabide aldakorreko haizea ibiliko da 2-3ko indarrarekin, hego/hego-ekialdekoa nagusituz, eguerdi inguruan ipar-ekialdetik finkatuko da 3koarekin, eta gauean hego-ekialdekoa 2-3koarekin; itsaso kizkurra edo itsaskirria eragingo du. Ipar-mendebaldeko hondoko itsasoak 0,5 metro inguruko olatuak altxatuko ditu. Itsasgorak 12:35ean eta 00:59an izango dira, eta itsasbehereak 06:03an eta 18:21ean. Uraren tenperatura 17 gradukoa da eta ikuspena hamar kilometrotik gorakoa izango da.

Contador

Contenido patrocinado