Publicado 14/05/2022 14:24

Eguraldia igandean, maiatzaren 15ean

Eguzkitsu
EUROPA PRESS

BILBO, 14 May. (EUROPA PRESS) -

Euskalmet euskal meteorologia agentziaren iragarpenaren arabera, igandean, maiatzaren 15ean, hodei gutxiago espero ditugu eta ekaitzak izateko probabilitatea txikiagoa izango da. Zeruan hodei gutxi izango dira, nahiz eta goizaldean hodei multzo batzuk ager daitezkeen; arratsaldean ere bero-hodei batzuk ager daitezke. Edozein kasutan, giro eguzkitsua gailenduko da ia egun osoan.

Bero handia egingo du eta uda sasoiko tenperatura neurtuko dugu. Goizean hego-haizea bizi ibiliko da, arratsaldean ahultzera egingo du, eta kostaldean litekeena da orduan haizeak mendebal/ipar-mendebaldera egitea; horren ondorioz, tenperatura nabarmen jaitsiko litzateke. Ez da baztertzen arratsalde-gauean zaparrada trumoitsuren bat botatzea.

Hiriburuetan, Baionan 16 gradu espero dira gutxienez eta 29 gehienez, Bilbon 15 gutxienez eta 30 gehienez, Donostian 14 gutxienez eta 30 gehienez, Gasteizen 12 gutxienez eta 28 gehienez eta Iruñean 14 gutxienez eta 31 gehienez.

Itsasoan hego-osagaiko haizea ibiliko da 4ko indarrarekin eta 5eko tarteekin, eta arratsaldean mendebal/ipar-mendebaldera egingo du 3-4ko indarrarekin eta, aldaketaren unean, 5eko tarteekin; itsaso kizkurra edo itsakirria eragingo du, eta arratsaldean itsaskirria edo itsaskia. Ipar-mendebaldeko hondoko itsasoak 0,5-1 metro arteko olatuak altxatuko ditu. Itsasgorak 04:36an eta 16:59an izango dira, eta itsasbeherak 10:43an eta 23:02an. Uraren tenperatura 16 gradukoa da eta ikuspena hamar kilometrotik gorakoa izango da.

Contador