Eguraldia.- Lainotuta ipar partean eta hodei batzuk hegoaldean astelehenean

Publicado: domingo, 5 julio 2020 14:26

BILBO, 5 Jul. (EUROPA PRESS) -

Euskalmet euskal meteorologia agentziaren iragarpenaren arabera, astelehenean, uztailaren 6an, zerua lainotuta azalduko da ipar partean, eta fronte batek euria ekarriko du ipar isurialdera. Hegoalderaino, berriz, hodeiak baino ez dira iritsiko eta ateri eutsiko dio eta Nafarroa hegoaldean ostarteak zabalak izango dira.

Iparraldeko haizea bizitu egingo da eta ziertzoa asko nabariko da Nafarroa hegoaldean. Tenperatura asko jaitsiko da: beroenak 20 graduren bueltan ibiliko dira iparraldean eta Ebro Bailaran 25 gradura helduko dira gehienez. Hiriburuetan, Bilbon 17 gradu espero dira gutxienez eta 20 gehienez, Donostian 17 gutxienez eta 19 gehienez, Gasteizen 13 gutxienez eta 19 gehienez, eta Iruñean 16 gutxienez eta 23 gehienez.

Itsasoan iparraldeko haizea ibiliko da, 3ko indarrarekin eta 4ko tarteekin, eta itsaskirria eragingo du. Ipar-mendebaldeko hondoko itsasoak 1,5 eta 2 metro arteko olatuak altxatuko ditu. Itsasgorak 04:18an eta 16:32an izango dira, eta itsasbeherak 10:14an eta 22:43an. Uraren tenperatura 20 gradukoa da eta ikus-eremua lau eta hamar kilometro artekoa izango da.