Eguraldia larunbatean, abuztuaren 15ean

Abuztuaren 15eko eguraldi mapa.
EUSKALMET
Publicado: viernes, 14 agosto 2020 18:54


DONOSTIA 14 (EUROPA PRESS)

Euskalmet euskal meteorologia agentziaren iragarpenaren arabera, larunbatean, abuztuaren 15ean, eguraldia ezegonkorragoa izango da. Bero-hodei ugari zeruan eta ekaitz-giroa, batez ere arratsalde-gau partean eta lurraldearen hego-ekialdean. Egunaren hasieran haizeak hego-ukitu bat izango du, baina goiza aurrera joan ahala ipar-ekialdera aldatuz joango da.

Bestalde, tenperaturak berdintsu jarraituko du. Hiriburuetan, Bilbon 18 gradu espero dira gutxienez eta 25 gehienez, Donostian 17 gutxienez eta 26 gehienez, Gasteizen 15 gutxienez eta 29 gehienez, eta Iruñean 17 gutxienez eta 34 gehienez.

Itsasoan, goizean goiz hego-osagaiko haizea ibiliko da, 2-3ko indarrarekin. Goizean ipar-mendebaldera aldatu eta indartuz joango da. Arratsaldean haizeak 4ko indarra hartuko du. Goizean goiz itsaso kizkurra eragingo du, arratsaldean itsaskia. Ipar-mendebaldeko hondoko itsasoak 0,5-1 metro inguruko olatuak altxatuko ditu. Itsasgorak 00:22an eta 12:51n izango dira, eta itsasbeherak 06:20an eta 19:05ean. Uraren tenperatura 23 gradukoa da eta ikus eremua lau eta hamar kilometro artekoa izango da.