Eguraldia larunbatean, maiatzaren 21ean

35 Gradu Bilbon
EUROPA PRESS
Publicado: viernes, 20 mayo 2022 16:45

BILBO, 20 May. (EUROPA PRESS) -

Euskalmet euskal meteorologia agentziaren iragarpenaren arabera, larunbatean, maiatzaren 21ean, bero handia egingo du. Ipar partean tenperatura maximoak asko igoko dira, 30 gradutik gorakoak izango dira eta 35 gradura hurbil daitezke. Hegoaldean ere maximoak bizpahiru gradu altuagoak izango dira.

Giroa sargoria izango da, erdi mailako hodeiekin eta goi-hodeiekin. Horrez gain, hauts-gandua agertuko da berriro ere. Barnealdean hego-ekialdeko haizea izango da nagusi, kostaldean ekialdeko haizea ibiliko da, tarteka ipar-ekialdekoa, eta egunaren amaieran mendebaldera zakar egin dezake. Arratsalde-gau partean zaparrada trumoitsuren bat bota dezake.

Hiriburuetan, Baionan 16 gradu espero dira gutxienez eta 33 gehiene Bilbon 16 gutxienez eta 34 gehienez, Donostian 15 gutxienez eta 29 gehienez, Gasteizen 11 gutxienez eta 34 gehienez eta Iruñean 15 gutxienez eta 37 gehienez.

Itsasoan ekialdeko haizea ibiliko da, 2ko indarrarekin, arratsaldean ipar-ekialdera egingo du, 2-3koekin, eta gauean ipar-mendebaldera egin dezake, 4koarekin. Itsaso kizkurra eta itsaskirria izango da, eta ipar-mendebaldeko hondoko itsasoak 0,5 eta 1 metro arteko olatuak altxatuko ditu. Itsasgorak 09:38an eta 22:01ean izango dira, eta itsasbeherak 03:13an eta 15:37an. Uraren tenperatura 16 gradukoa da eta ikuspena hamar kilometrotik gorakoa izango da.