Eguraldia.- Moteltzera egingo du larunbatean

Larunbateko iragarpena.
EUSKALMET
Publicado: viernes, 24 enero 2020 17:14

BILBO, 24 Ene. (EUROPA PRESS) -

Euskalmet euskal meteorologia agentziaren iragarpenaren arabera, larunbatean, urtarrilaren 25ean, giroak moteltzera egingo du. Goizak aurrera egiten duen heinean hodeiak ugarituko dira eta eguneko zenbait momentutan euri pixka bat egin dezake, batez ere arratsaldetik aurrera; euri txikia izango da orokorrean eta baliteke leku batzuetan ezer ez bustitzea.

Haizeak hegoaldetik joko du berriz ere, eta egunaren lehen partean eta haizeguneetan nabarituko da gehien. Tenperatura maximoak apur bat jaitsi daitezke. Hiriburuetan, Bilbon 9 gradu espero dira gutxienez eta 13 gehienez, Donostian 9 gutxienez eta 13 gehienez, Gasteizen 1 gutxienez eta 8 gehienez, eta Iruñean 4 gutxienez eta 8 gehienez.

Itsasoan hego-osagaiko haizea ibiliko da, 3ko indarrarekin, eta baliteke arratsaldean mendebal-osagaiko tarteak izatea mendebaldean, 3ko indarrarekin; itsaso kizkurra eragingo du. Ipar-mendebaldeko hondoko itsasoak 0,5 metro inguruko olatuak altxatuko ditu. Itsasgorak 03:47an eta 16:21ean izango dira, eta itsasbeherak 01:06an eta 22:16an. Uraren tenperatura 12-13 gradukoa da eta ikus-eremua lau eta hamar kilometro artekoa izango da.