Eguraldia.- Neguko itxura izango du egunak

Ostiraleko iragarpena.
EUSKALMET
Publicado: viernes, 17 enero 2020 7:05

BILBO, 17 Ene. (EUROPA PRESS) -

Euskalmet euskal meteorologia agentziaren iragarpenaren arabera, ostiral honetan, urtarrilaren 17an, negu itxurako aroa izango dugu. Fronte hotz bat iritsiko da eta egunean zehar zaparradak botako ditu, eta zenbait lekutan trumoitsuak eta mardulak izan daitezke.

Haizeak hego-mendebaldetik mendebal/ipar-mendebaldera egingo du goizean eta indartu egingo da, bolada zakarrekin kostaldean. Frontearen atzetik, aire hotza sartuko da eta tenperatura dezente jaitsiko da. Litekeena da egunaren bigarren zatian elur maila 1.000 metro inguruan egotea. Hiriburuetan, Bilbon 9 gradu espero dira gutxienez eta 13 gehienez, Donostian 8 gutxienez eta 11 gehienez, Gasteizen 3 gutxienez eta 7 gehienez, eta Iruñean 4 gutxienez eta 9 gehienez.

Itsasoan hego-mendebaldeko haizea ibiliko da goizaldean, 2-3ko indarrarekin, eta goizean mendebal/ipar-mendebaldera egin eta zakartu egingo da, 5eko indarrarekin eta 6ko tarteekin; itsaso kizkurra izango da, goizean itsaski handira zakartuz, itsaso zakarreko guneekin. Iluntzean haizea baretu egingo da. Ipar-mendebaldeko hondoko itsasoak 2 eta 2,5 metro arteko olatuak altxatuko ditu. Itsasgorak 08:30ean eta 21:09an izango dira, eta itsasbehera 14:49an. Uraren tenperatura 13 gradukoa da eta ikus-eremua hamar kilometrotik gorakoa izango da.