Eguraldia ostegun honetan, otsailaren 25ean

Publicado: jueves, 25 febrero 2021 7:05

BILBO, 25 Feb. (EUROPA PRESS) -

Euskalmet euskal meteorologia agentziaren iragarpenaren arabera, ostegun honetan, otsailaren 25ean, hego-haizeak ahultzera egingo du eta hodeiak ugaritu egingo dira. Goizaldean goi hodeiak ugarituz joango dira eta gainerako orduetan zerua lausotuta agertuko da. Arratsaldetik aurrera kantauri isurialdean behe hodei batzuk ere ager daitezke; orokorrean ateri eutsiko dio baina ez da baztertzen azken orduetan tantaren bat bota dezakeenik mendebaldean.

Hego-haizea ahulago ibiliko da eta iluntzean aldakor geratuko da, iparraldekoa nagusituz. Tenperaturak behera egingo du, batez ere ipar isurialdean. Hiriburuetan, Baionan 9 gradu espero dira gutxienez eta 17 gehienez, Bilbon 10 gutxienez eta 16 gehienez, Donostian 9 gutxienez eta 16 gehienez, Gasteizen 4 gutxienez eta 14 gehienez eta Iruñean 5 gutxienez eta 15 gehienez.

Itsasoan hegoaldeko haizea ibiliko da, 3-4ko indarrarekin, eta goizean indarra galduko du eta arratsaldean ipar-osagaira aldatuko da, 3ko indarrarekin; itsaso kizkurra eragingo du, eta arratsaldean itsaskirria. Mendebaldeko hondoko itsasoak bi metro inguruko olatuak altxatuko ditu. Itsasgora 15:46an izango da, eta itsasbeherak 09:32an eta 21:40an. Uraren tenperatura 12 gradukoa da eta ikuspena hamar kilometrotik gorakoa izango da.