Eguraldia ostegun honetan, uztailaren 7an

Archivo - Hodeiak eta ostarteak
EUROPA PRESS - Archivo
Publicado: jueves, 7 julio 2022 7:05

BILBO, 7 Jul. (EUROPA PRESS) -

Euskalmet euskal meteorologia agentziaren iragarpenaren arabera, ostegun honetan, uztailaren 7an, eguna egonkorragoa izango da, eta hodeiak eta ostarteak izango dira. Goizean eta arratsalde-gauean behe-hodei batzuk izango dira Kantauri isurialdean, baina gainerako orduetan eguzkiak aginduko du. Erdialde eta hegoaldean, behin behe-lainoa jasota, eguzkia izango da jaun eta jabe.

Ipar-haizea biziago ibiliko da arratsaldean Araban eta Ebro ibarraren inguruan. Tenperatura maximoak zertxobait igoko dira. Hiriburuetan, Baionan 17 gradu espero dira gutxienez eta 24 gehienez, Bilbon 16 gutxienez eta 24 gehienez, Donostian 16 gutxienez eta 23 gehienez, Gasteizen 11 gutxienez eta 25 gehienez eta Iruñean 15 gutxienez eta 28 gehienez.

Itsasoan, goizaldean mendebal-osagaiko haizea ibiliko da 3-4ko indarrarekin, eta eguerdi partean ipar-osagaira egingo du; itsaskirria edo itsaskia eragingo du. Ipar-mendebaldeko hondoko itsasoak metro bateko inguruko olatuak altxatuko ditu. Itsasgorak 11:13an eta 23:32an izango dira, eta itsasbehera 17:13an. Uraren tenperatura 20 gradukoa da eta ikuspena hamar kilometrotik gorakoa izango da.