Eguraldia ostegunean, abuztuaren 6an

Abuztuaren 6ko eguraldi mapa.
EUSKALMET
Publicado: miércoles, 5 agosto 2020 17:21

DONOSTIA, 5 Ago. (EUROPA PRESS) -

Euskalmet euskal meteorologia agentziaren iragarpenaren arabera, ostegunean, abuztuaren 6an, bero handia egingo du. Hego haizea indartu egingo da eta arratsaldean brisaren eragina ez da aurreko egunean bezain nabaria izango, kostaldeko zenbait lekutan izan ezik. Hori dela eta, tenperatura maximoak are gehiago igoko dira, barnealdean 35 gradu ingurura iritsi arte.

Goizean giro eguzkitsua espero dugu, baina egunaren eguerditik aurrera bero-hodeiak garatuz joango dira eta arratsalde-gau partean zerua ez da hain garbi egingo. Eguzkia ezkutatu arren, giro oso epela izango dugu gauean. Hiriburuetan, Bilbon 17 gradu espero dira gutxienez eta 33 gehienez, Donostian 17 gutxienez eta 31 gehienez, Gasteizen 13 gutxienez eta 36 gehienez, eta Iruñean 16 gutxienez eta 35 gehienez.

Itsasoan, hego osagaiko haizea ibiliko da, 2-3ko indarrarekin; eguerdian ipar ekialdera aldatuko da eta arratsaldean 3ko indarra hartuko du. Azken orduetan hego osagaitik finkatuko da. Itsaso kizkurra eragingo du, arratsaldean itsaskirria. Ipar mendebaldeko hondoko itsasoak metro bete inguruko olatuak altxatuko ditu. Itsasgorak 05:13an eta 17:26an izango dira, eta itsasbeherak 11:12an eta 23:37an. Uraren tenperatura 22-23 gradukoa da eta ikus-eremua hamar kilometrotik gorakoa izango da.