Eguraldia ostiral honetan, irailaren 25ean

Publicado: viernes, 25 septiembre 2020 7:05

BILBO, 25 Sep. (EUROPA PRESS) -

Euskalmet euskal meteorologia agentziaren iragarpenaren arabera, ostiral honetan, irailaren 25ean, ipar-mendebaldeko denboralea izango dugu: haize oso zakar, euria mardul, giro hotza eta olatu handiak. Euritarako egongo da eguna, batez ere kantauri isurialdean. Ipar partean, ia etengabe egingo du euria leku askotan, zaparrada mardulak bota eta ekaitzak ere jo dezake; pilatutako litro kopurua ugaria izango da. Hegoaldean euria urriagoa izango da.

Ipar-mendebaldeko haizeak bazterrak astinduko ditu, bereziki kostaldean. Tenperaturak nabarmen egingo du behera, maximoak 12-16 gradu ingurukoak izango dira, eta elurraren maila 1.500 metrora jaitsiko da. Hiriburuetan, Bilbon 12 gradu espero dira gutxienez eta 15 gehienez, Donostian 11 gutxienez eta 15 gehienez, Gasteizen 7 gutxienez eta 11 gehienez, eta Iruñean 9 gutxienez eta 12 gehienez.

Itsasoan ipar-mendebaldeko haizea ibiliko da, 6-7ko indarrarekin, eta itsaso handia edo oso handia eragingo du. Ipar-mendebaldeko hondoko itsasoak 4 metro inguruko olatuak altxatuko ditu. Trumoi ekaitzak izango dira. Itsasgorak 10:20an eta 23:30ean izango dira, eta itsasbehera 16:35ean. Uraren tenperatura 21-22 gradukoa da eta ikus-eremua bat eta lau kilometro artekoa izango da.