Eguraldia.- Uda beteko giro atsegina asteazken honetan

- EUSKALMET

Actualizado: miércoles, 14 agosto 2019 9:39

DONOSTIA, 14 (EUROPA PRESS) -

Euskalmet euskal meteorologia agentziaren iragarpenaren arabera, asteazken honetan, abuztuaren 14an, uda beteko giro atsegina izango dugu. Eguneko lehen orduak hotzak izango dira, eta barnealdeko leku askotan minimoak 10 gradu baino baxuagoak izango dira. Zerua hodei gutxirekin egongo da ia egun osoan, baina arratsalde amaieratik aurrera, eta bereziki gauean, ipar-mendebaldeko haizea sartzearekin batera, behe-hodeiak ugarituko dira iparraldean.

Tenperatura maximoek gora egingo dute, batez ere hegoaldean, eta zonalde gehienetan 25 eta 28 gradu artean ibiliko dira. Bilbon 12 gradu espero dira gutxienez eta 25 gehienez, Donostian 11 gutxienez eta 25 gehienez, Gasteizen 7 gutxienez eta 27 gehienez, eta Iruñean 10 gutxienez eta 29 gehienez.

Itsasoan ipar-osagaiko haizea ibiliko da, 2ko indarrarekin; arratsaldean ipar-ekialdetik finkatuko da, 3ko tarteekin. Itsaso kizkurra eragingo du, itsaskirriko guneekin arratsaldean. Ipar-mendebaldeko hondoko itsasoak metro bete inguruko olatuak altxatuko ditu, gauean 0.5 metro ingurukoak.