EHIGEk 6.000 euro emango dizkio Zaporeak proiektuari, Lesbosko errefuxiatuentzat otorduak prestatzeko

Campo de refugidos de Moria, en Lesbos
ALKIS KONSTANTINIDIS/REUTERS - Archivo
Actualizado: martes, 18 junio 2019 13:11

BILBO, 18 (EUROPA PRESS)

EHIGE gurasoen elkarteak 6.000 euroko dohaintza egingo dio Zaporeak elkarteari, Lesbosen (Grezia) dauden errefuxiatuentzat 6.000 otordu prestatzeko. Errenteriako Koldo Mitxelena eskolan egingo da dohaintza, ostegunean, ekainaren 20an.

EHIGEk gogorarazi duenez, joan den ekainaren 2an Euskal Eskola Publikoaren 28. Jaia ospatu zen Errenterian, "Makina bat taupada" lelopean, eta janariarekin 6.000 euro lortu ziren.

Bada, janariaren salmentaren bidez lortutako diru kopuru hori Zaporeak proiektuari emango dizkio EHIGEk, eta diru horrekin 6.000 otordu prestatuko dituzte Lesbos irla greziarrean dauden errefuxiatuentzat.

Dirua emateko ekitaldia ostegunean izango da, ekainaren 20an, Errenteriako Koldo Mitxelena eskolan, 17:00etan, eta Zaporeak proiektuko, Koldokide Guraso Elkarteko (Errenteria), Elizalde eskolako Guraso Elkarteko (Oiartzun) eta EHIGEko ordezkariek parte hartuko dute.