EHUko Gipuzkoako campusak ongietorria egin die ikasturteko lehen lauhilekoa bertan egingo duten atzerriko 250 ikasleei

Ongietorria atzerriko ikasleei
EHU
Actualizado 2018/09/14 13:23:31 CET

DONOSTIA, 14 (EUROPA PRESS)

Euskal Herriko Unibertsitateko (EHU) Gipuzkoako campusak ongietorri ekitaldia eskaini die ostiral honetan ikasturte berriko lehen lauhilekoa bertan egingo duten atzerriko 250 bat ikasleei. Guztira, 1.400 ikasle atzerritarrek ikasiko dute 2018-2019 ikasturtean EHUko hiru campusetan.

EHUk jakinarazi duenez, Donostiako Carlops Santamaria zentroan egindako ekitaldian, unibertsitateko ikasle zerbitzuen berri izan dute nazioarteko ikasleek, eta hiriko giroari edota eskaintzen den kirol programa, aisialdi eta kultur ikastaroei buruzko informazioa jaso dute.

Gainera, Marta Barandiar EHUko Koordinazio eta Nazioarteko Harremanen arloko errektoreordearen, Eneko Goia Donostiako alkatearen eta Fernando Tapia EHUko Gipuzkoako campuseko Garapenerako eta Kanpo Harremanetarako zuzendariaren agurra jaso dute atzerriko ikasleek.