Actualizado 2015/1/26 13:21:41 +00:00 CET

EHUko katedradun bat saritu dute, irakaskuntzan eta fisika dibulgatzen egindako lanagatik

Agustín Sánchez Lavega katedraduna
Foto: EHU

BILBO, 26 (EUROPA PRESS)

   Euskal Herriko Unibertsitateko (EHU) Fisikako katedraduna den Agustín Sánchez Lavega irakasleak Fisikaren Espainiako Errege Akademiaren eta BBVA Fundazioaren 2014ko saria lortu du, Irakaskuntza eta Fisikaren Dibulgazioa (Unibertsitateko Irakaskuntza) kategorian. Sariaren bidez (8.000 euro dira) egindako lana aitortu dio epaimahaiak.

   Horrela, besteak beste, zientzia planetarioei buruz maila gorenean ikertzea, eragin handiko aldizkarietan eta "An introduction to Planetary Atmospheres" liburuan irakaskuntza esperientziei buruzko azalpenak ematea, EspaZio Gela ikasgela eta bere Behatoki Astronomikoa sortzea Bilboko Ingeniaritza Goi Eskola Teknikoan eta "Espazioko Zientzia eta Teknologia" masterra sustatzea aintzatetsi ditu epaimahaiak.

   Gainera, EHUko iturriek gogorarazi dute Sánchez Lavegak jendaurreko hainbat hitzaldi eman dituela eta dibulgazio artikuluak kaleratu dituela bertoko zein nazioarteko argitalpenetan.

   Agustín Sánchez Lavega Fisikan doktorea da, eta EHUko katedraduna 1987tik. Halaber, Zientzia Planetarioen taldeko zuzendaria da, 13 doktorego tesi zuzendu ditu, 80 artikulu baino gehiago argitaratu ditu (dibulgaziokoak eta irakaskuntzari buruzkoak) bertoko eta nazioarteko aldizkarietan, eta 200 ikerketa artikulu baino gehiago kaleratu ditu, horietako hamar 'Science' eta 'Nature' eragin handiko aldizkarietan.

   Saria banatzeko ekitaldia Madrilen egingo da, datozen hiletan. Agustín Sánchez Lavegak RSEF-BBVA Fundazioaren saria jaso zuen 2010ean, Fisikako Espainiako Errege Akademiak argitaratutako artikulu onena zela eta.

   Bestalde, Agustín Sánchez Lavegak berak "La misión espacial Rosetta: Una ventana al origen del sistema solar" hitzaldia eskainiko du Zientziatekan.

Lo más leído

  1. 1

    Mila Ximénez se apoya en su amiga Chelo García Cortés en estos duros momentos

  2. 2

    Galicia cierra durante cinco días A Mariña (Lugo) por el brote, que acumula 106 positivos en coronavirus

  3. 3

    Iglesias anuncia que serán ellos quienes pidan una comisión parlamentaria sobre el espionaje

  4. 4

    Fallecen en Muxika dos personas en un accidente de tráfico entre una moto y un turismo

  5. 5

    Trump se compromete a "proteger el modo de vida americano que comenzó con Cristóbal Colón"

La actualidad más visitada en EuropaPress logo: La actualidad más vista