EHUko Medikuntzako ikasleek minbizia duten umeen egonaldia alaituko dute Gurutzetan

Europa Press País Vasco
Actualizado: martes, 21 febrero 2012 12:31
cia" class="NormalTextoNoticia" itemprop="articleBody">

BILBO, 21 (EUROPA PRESS)

   Euskal Herriko Unibertsitateko (EHU) Medikuntzako Ikasleen Batzarreko (MIB/AEM) zenbait kide Gurutzetako Ospitalera (Bizkaia) joango dira asteazken honetan, otsailaren 22an, minbizia duten umeen egonaldia alaitu eta arintzeko. Ekimena, Adams Proiektuaren baitan dago, 'Barrearen Doktorea' ezizenarekin ezagutzen den mediku estatubatuarraren omenez. Egitasmoaren bidez, "umeen distira bizirik mantendu nahi da, minbiziaren aurkako borrokan laguntzeko", Marta Garcia proban parte hartu duen boluntarioetako batek adierazi duenez.

   EHUko iturriek jakinarazi dutenez, otsailaren 15an ospatzen den Haur Minbiziaren Nazioarteko Egunarekin bat etorriz, Medikuntza eta Odontologia Fakultateko 60 ikaslek hasi zuten proiektu hau. Aurten finkatu eta hurrengo kurtsoetan jarraipena izan nahi du ekimenak. Ekainera arte, asteazkenero, ikasle boluntarioek ipuin kontalari bihurtuko dira, musika-ekimenak antolatuko dituzte eta magia trukuak irakasteko tailerrak egingo dituzte. Ikasleak zerbitzu onkologikoko profesionalek irakatsiak izan dira.

   Proiektuak EHUren Ikasle Kontseiluaren laguntza eta CTO Fundazioaren (irabazi asmorik gabeko sendagileen erakunde bat) kolaborazioa du. Leioako Fakultateko eta unibertsitate ospitaleetako lau irakasguneetako ikasleek osatzen duten Medikuntzako Ikasleen Batzarraren ekimenaren helburuen artean, aurrerapen akademikotik haratago dagoen ikaslearen garapen integrala dago.

   Ikasleen erakunde honek gizarte-kontzientziazioa, boluntariotza jardueretan, ikasleen parte-hartzea eta pentsamendu zientifikoa hedatu eta sustatzeko lana bultzatzeko asmoa du. Bide honetan, Gillen Orbeascoa MIBeko presidenteordearen esanetan, proiektu honek ilusio handia sortu du elkartean. "Egia esan, kolaboratzeko prest agertu diren boluntario kopuru handiaren aurrean gainezkatuta sentitu gara. 60 estudiante hauen motibazioak, gainera, proiektuarentzako hainbat ideia batzeko balio izan du", azaldu du.

Contenido patrocinado