Ekonomialari Euskaldunen I. Biltzarra egingo da ostegunean, Donostian

Actualizado 2019/11/13 12:19:25 CET
Ekonomialari Euskaldunen I. Biltzarra.
UEU

DONOSTIA, 13 (EUROPA PRESS)

Ekonomialari Euskaldunen I. Biltzarra egingo da ostegunean, azaroaren 14an, Donostian, Euskaltzaindiaren ordezkaritzan, Udako Euskal Unibertsitateak (UEU) eta Ekonomisten Euskal Elkargoak antolatuta, Euskaltzaindiaren eta Donostiako Euskara Patronatuaren laguntzaz. Oraingoan, lehenengo topaketa izaki, gure historia ekonomikotik abiatuta etorkizuna diseinatzen hasi nahi dute antolatzaileek.

Azken joera teorikoen berri izan eta pil-pileko gaiez modu kritikoan eztabaidatu, unibertsitatea eta profesionalen arteko zubi-lanak egin eta sarea sortzea du helburu topaketak, antolakuntzako iturriek jakinarazi dutenez.

Biltzarra goizeko 09:30ean hasiko da, eta parte hartzaileen artean daude Juan Jose Ibarretxe Eusko Jaurlaritzako lehendakari ohia, Jule Goikoetxea Politika Zientzietan doktorea eta Euskal Herriko Unibertsitateko (EHU), Mari Jose Aranguren Ekonomia eta Enpresa Zientzietan doktorea eta Baleren Bakaikoa Ekonomia Aplikatuan katedraduna, besteak beste.

Contador