Elhuyar Zientzia Azokan izena emateko epea zabalik da

Actualizado 2019/09/25 14:53:38 CET
- @FOKU / ARITZ LOIOLA - Archivo

BILBO, 25 (EUROPA PRESS)

Elhuyar Zientzia Azoka ekimenean izena emateko epea ireki dute asteazken honetan. Izen-ematea doakoa da eta https://zientzia-azoka.elhuyar.eus/eu/register_view webgunean egin behar da. Zientzia Azokaren ekimen nagusia Bilbon egingo da, 2020ko maiatzaren 9an, Elhuyarrek jakinarazi duenez.

Zientzia Azoka Elhuyarren ekimen bat da. Euskal Herriko gazteek garatutako proiektuen azoka da, eta ikerketa zientifikoa eta garapen teknologikoa barrutik bizitzeko antolatzen du Elhuyarrek.

Zientzia hezkuntza formalaren osagarri izateko eta oinarrizko eta zeharkako gaitasunak landuz STEAM (Science, Technology, Engineering, Arts and Mathematics) arloetan sakontzea du helburu, gazteen zientziarekiko eta teknologiarekiko interesa eta motibazioa piztearekin batera, ekintzailetasuna eta sormena bultzatuz.

"Zientzia Azokan parte hartuz sariak gazteentzak bizipen bihurtzen dira, batetik ikertzailearekin harremana izan eta urtean zehar proiektua bera garatzeko bidean dituzten harremana dutelako, eta, bestetik, Bilboko azokan Europako zein estatuko beste azoketara joateko, formakuntza edo bekak jasotzeko eta zentro teknologikoren baterako bisita tutorizatua eskuratzeko aukera izango dutelako", azaldu dute.

Elhuyar Zientzia Azoka DBHko eta Batxilergoko 12-18 urteko gazteentzako da. 2-4 kideko talde txikietan, parte hartzaileek ikerketa proiektu bat nahiz proiektu teknologiko bat diseinatu eta garatuko dute. Euskal Herriko unibertsitateetako ikertzaile profesionalen aholkua ere jasoko dute unibertsitatera eginiko bisita batean.

Contador