Emakume teknologoentzako Ada Byron sariketan parte hartzeko deialdia otsailaren 12a arte zabalik dago

Actualizado 2015/01/14 13:30:33 CET
Mahai ingurua egin dute aurkezpenean
Foto: IREKIA

BILBO, 14 (EUROPA PRESS)

   Deustuko Unibertsitateko Ingeniaritza Fakultateak Emakunderen laguntzarekin antolatzen duen emakume teknologoentzako Ada Byron sariketan parte hartzeko deialdia otsailaren 12a arte zabalik egongo da. Saria, 3.000 euro esku dirutan, apirileko Forotech jardunaldietan banatuko da.

   Emakunderekin batera, Bizkaiko Foru Aldundia, Bilboko Udala, IK4 Research Alliance eta Innobasque erakunde kolaboratzaile dira. Iaz Montserrat Meyak irabazi zuen saria; Meya hizkuntzalaritzako doktorea eta lengoaia informatikoan eta adimen artifizialean espezializatutako IKTetako aditua da.

   Ada Byron sariketaren bigarren edizioa Deustuko Unibertsitatean aurkeztu dute gaur. Ekitaldian mahai inguru bat egin da, "Emakumeen ekarpena teknologiari" izenburupean, eta Andrea Blanco 2014ko Ada Byron sariketako accesitaren irabazleak, Sonia Mulero Banco Sabadelleko Fundazioaren zuzendariaren ondokoak, Xavier Verdaguer Imagine Creativity Centerren sortzaileak, Inés Nuñez Ingeteameko zerbitzu juridikoetako zuzendari korporatiboak eta Isabel Urbano marketin eta berrikuntza sozialeko adituak parte hartu dute. Pilar Kaltzada kazetaria moderatzailea izan da.

   Ada Byron saria 2014an abiarazi zen, emakume teknologo eta zientifikoen ekarpena saritzeko. Deustuko Unibertsitateko Ingeniaritza Fakultateak sustatutako sariak helburu bikoitza du: alde batetik, ikusgarritasuna eman nahi die arlo teknologikoetan lan egiten duten emakumeei, gero eta presenteago dauden arren, arlo horietan beren lana ez baita ezagutzen; eta, bestetik, bokazio zientifiko eta teknologikoa bultzatu nahi da gaztetxoen eta, batez ere, neskatoen artean, emakumeen presentzia normalizatu dadin arlo profesional horietan.