'Emakumeek zientzia egiten dute' zikloak hiru hitzaldi eskainiko ditu azaroan Bilbon

Hitzaldi zikloaren kartela.
BILBOKO UDALA
Actualizado: martes, 10 noviembre 2020 15:51

BILBO, 10 (EUROPA PRESS)

Bilboko Udalaren Bidebarrieta Kulturguneak 'Emakumeek zientzia egiten dute' izenburuko zientzia dibulgazioko hitzaldi zikloaren edizio berria antolatu du, emakumearen eta zientziaren paradigma ikuspegi desberdinetatik jorratzeko. Hiru hitzaldi izango dira, azaroaren 12an, 19an eta 26an.

Antolatzaileek jakinarazi dutenez, zikloa ostegun honetan hasiko da, hilaren 12an, Bidebarrietako liburutegiko areto nagusian, Ane Alonso genero ikuspegian espezializatutako arkitektoaren hitzaldiarekin; azaroaren 19an María Jesús Irabien Gulias Euskal Herriko Unibertsitateko (EHU) Geologia saileko irakasle titularra izango da hizlari, eta 26an Txaro Uliarte Larriketa erizaina.

Hiru hitzaldiak 19:00etan hasiko dira, osasun agintariek ezarritako ordu murrizketa berrietara egokitzeko. Sartu ahal izateko ezinbestekoa da doako gonbidapen bat erresebatzea http://bilbaokultura.eus/ webgunean. Egungo egoerak eskatutako segurtasun neurriak direla eta, ekitaldi aretoko ateak 18:00etan irekiko dira, bertaratutakoak aulkietan egokitu ahal izateko. Saioak streaming bidez ere jarraitu ahal izango dira, www.kulturguneatb.eus webgunean.