Enplegua aldi baterako erregulatzeko 22.379 espediente aurkeztu dira EAEn, eta 153.262 langileri eragiten diete

Eraikuntzako langileak (artxiboko irudia)
EUROPA PRESS
Actualizado: viernes, 3 abril 2020 16:10

BILBO, 3 (EUROPA PRESS)

Enplegua aldi baterako erregulatzeko 22.379 espediente aurkeztu dituzte ostiral honetara arte Euskal Autonomia Erkidegoko (EAE) enpresek, Covid-19 gaitzak eragindako egoera dela eta. Espediente horiek guztiek 153.262 langileri eragiten diete, hau da, ostegunean baino 4.967 gehiagori, Lan Zuzendaritzak sindikatuei eta patronalari emandako eta Europa Press berri agentziak jasotako informazioaren arabera.

Lurralde bakoitzari dagokionez, Araban 3.193 espediente aurkeztu dira eta 31.736 langileri eragiten diete; Bizkaian 72.925 langile daude aurkezturiko 11.650 erregulazioen eraginpean, eta Gipuzkoako enpresek 7.536 espediente hasi dituzte, 48.601 langileri eragiten dietenak.

Modu honetan, koronabirusak euren jardueran izan duen eragina kontuan izanda, EAEko enpresek enplegua aldi baterako erregulatzeko egiten dituzten espedienteak eta horien eraginpeko langileak gero eta gehiago dira, egunez egun; ostiral honetan, ostegunean baino 647 erregulazio eta 4.967 langile gehiago, hain zuzen.