Erabakitzeko eskubideari buruzko jardunaldia egingo dute Boisen (AEB) uztailaren 30ean

Actualizado 2015/07/20 18:25:26 CET

BILBO, 20 (EUROPA PRESS)

   Agirre Lehendakaria Centerrek, Columbia Unibertsitateak eta Gure Esku Dago plataformak erabakitzeko eskubideari buruzko jardunaldi bat antolatu dute uztailaren 30erako, Boiseko (Idaho, AEB) Jaialdiaren ospakizunaren testuinguruan. Jardunaldian Juan Jose Ibarretxe Eusko Jaurlaritzako lehendakari ohiaren "The Basque Experience: constructing Sustainable Human Development" liburu berria aurkeztuko da eta erabakitzeko eskubideari buruz eztabaidatuko da.

   Elkarte antolatzaileek jakinarazi dutenez, David H. Bieter Boiseko alkateak hasiko du ekitaldia. Gainera, Pete Zenarruza Fundazioko ordezkariek eta Nevadako Unibertsitateko Center for Basque Studies zentroko Xabier Irujok ere hartuko dute parte.

   Ekitaldiaren lehen partean Ibarretxek bere ikerkuntza lana aurkeztuko du, Giza Garapen Iraunkorreko euskal esperientziaren inguruan; bereziki, 1998-2008 epean gertatu zen eraldaketaren inguruan arituko da, garrantzi handikoak baina tradizionalki bereizturik joan diren hiru esparru nagusietan: ekonomia, oreka soziala eta bakea.

   Bigarren parteak erabakitzeko eskubidean arreta jarriko du. Joshua D. Fisher Columbia Unibertsitateko AC4-The Earth Institute zentroko zuzendaria euskal iritzi publikoak erabakitzeko eskubideari buruz duen iritziaz mintzatuko da eta ildo beretsuan Gure Esku Dago plataformari buruz egindako ikerketaren berri emango du.

   Amaitzeko, Diasporako kide eta Gure Esku Dago plataformako Jon Camiok plataformaren ibilbidea eta etorkizuneko erronkak aztertuko ditu "Future, Decision, Together" izenburuko hitzaldian. Jardunaldia uztailaren 30ean izango da, arratsaldez, 16:30etik 18:00etara, Boiseko Grove hotelean.

 

Lo más leído

  1. 1

    UEMAren gazteentzako topaketak Zumaiatik Lekeitiora izango dira aurten

  2. 2

    Jon Lopategi, Alan Roy King, Angel Aintziburu eta Txomin Solabarrieta omenduko ditu Euskaltzaindiak

  3. 3

    Pepa San Martin zuzendari txiletarrak jasoko du Zinegoak 2020ko Ohorezko Saria

  4. 4

    Gizon bat atxilotu dute Gasteizen emakume bati ukituak egin eta furgoneta batean indarrez sartzen saiatzeagatik

  5. 5

    EAEko eta Herbehereetako Lanbide Heziketako ikasleak elkarlanean ari dira proiektu batean

La actualidad más visitada en EuropaPress logo: La actualidad más vista