Eraldaketa soziala sustatzen duen komunikazioa aztergai izango da Bilbon, datorren astean

KCD
Actualizado: martes, 25 junio 2019 15:49

BILBO, 25 (EUROPA PRESS)

Kultura, Communication, Desarrollo KCD gobernuz kanpoko erakundeak (GKE) antolatutako 10. Nazioarteko Topaketa egingo da Bilbon, uztailaren 1etik 3ra, Euskal Herriko Unibertsitateko (EHU) uda ikastaroen baitan, eta hainbat GKE eta mugimendu sozial Bizkaia Aretoan elkartuko dira komunikazioari buruz hitz egiteko eta tresna honek eraldaketa soziala sustatzeko duen baliagarritasuna aztertzeko.

Hiru egunetan zehar, mundu osoko GKE ezberdineko proiektuak ezagutu ahal izango dira topaketan. Irratia, zinema, bideoklipa eta sare sozialak baliatuz, topaketan aurkeztuko diren proiektu horiek komunitateak eraldatzea dute helburu, antolatzaileek adierazi dutenez.

Kubako kultura eta ondare kudeaketa, Holandako kausa sozialen alde erabiltzen diren 3D efektu bereziak, Kartagoko Nazioarteko Zinema Jaialdia, Senegaleko komunikazio komunitarioa, Oaxakako herri indigenen irratiak, Kolonbiako Giza Eskubideen prentsa kudeaketa dira Bizkaia Aretoan azalduko diren ekimenak, besteak beste. Horrez gain, eraldaketa soziala sustatzen duten Euskal Herriko komunikazio adibideak ere egongo dira, eta Yolanda Alvarez eta Nico Castellano moduo kazetari konprometituek parte hartuko dute.

"Iruditeria kolektiboaren finkapenean eta ezagutzaren transmisioan erantzukizuna dute ohiko komunikabideek. Eraldaketa soziala sustatzen duen komunikazioak, berriz, komunikaziorako eskubidea suspertu ez ezik, zuzena eta jasangarria den giza eta komunitate garapena bultzatzen du. Horrez gain, ezaguera sareak sortu eta gizarte egitura indartu egiten ditu", azaldu dute.