Erkorekak dio Espainiako Gobernuak "serioago" hartu beharko lukeela espetxeen eskumena Euskadira transferitzea

Actualizado 2013/01/21 12:56:58 CET
Europa Press

BILBO, 21 Ene. (EUROPA PRESS) -

Josu Erkoreka Eusko Jaurlaritzako bozeramaileak adierazi du Espainiako Gobernuak "serioago" hartu beharko lukeela espetxeen eskumena Euskadira transferitzea, "administrazio guztiek batera lan egin dezagun giroa baretzen eta egoera hobetzen, bakea sendotzeko asmoz".

Onda Vasca irratiari eskaini eta Europa Press-ek jaso duen elkarrizketa bartean, Erkorekak ohartarazi du Eusko Jaurlaritzak "gorputz eta arimaz" defendatuko dituela dagozkion eskumenak, bereziki "oinarrizko zerbitzu publikoekin zerikusia dutenak", badakiten arren PPk "krisia zurigarri modura erabiliko duela berzentralizatzeko eta autonomien eskumenak ahultzeko".

Eusko Jaurlaritzak espetxeen "eskaera historikoa sendotzeko" mekanismo guztiak bilatuko dituela iragarri du Erkorekak, eta EAJk orain arte "erantzun bera" jaso duela deitoratu du. "Gai honetan ez dago alderik PPren eta PSOEren artean. Hemen esaten dutena esaten dutela, Madrilen dituzten nagusiak sistematikoki kontra daude", kritikatu du.

"Egoera ezberdina da eta serioago hartu beharko luke (Espainiako Gobernuak) aukera hori (espetxeen transferentzia), administrazio guztiek batera lan egin dezagun giroa baretzen eta egoera hobetzen, bakea sendotzeko asmoz", esan du berriro.