Eroskik 20.000 musuko eman dizkio Bizkaiko Gurutze Gorriari, kolektibo zaurgarrienentzat

Eroskiren musukoen dohaintza Bizkaiko Gurutze Gorriari.
EROSKI
Publicado: lunes, 25 enero 2021 16:46

BILBO, 25 Ene. (EUROPA PRESS) -

Eroskik 20.000 maskara eman dizkio dohaintzan Bizkaiko Gurutze Gorriari, kolektiborik zaurgarrienen artean banatzeko, "haiek baitira gehien sufritzen ari direnak" covid-19aren krisian eta osasun aldetik babestuko dituen materialak behar dituztelako, kutsadurak eragozteko. Eroskiren Leioako hipermerkatuan egin da dohaintza.

Guztira, Eroskik 1.000.000 maskara emango ditu dohaintzan gehien behar duten 10.000tik gora familiarentzat, eta 70 bat erakunde publiko eta gizarte erakunderen bitartez banatuko dira, horietako bat Gurutze Gorria. Eroski horrelako ekimenak gauzatzen ari da pandemia hasi zenetik; esaterako, 6,5 milioi otordu eman zizkien elikagaien bankuei eta martxotik %80 jaitsi du maskararen prezioa.

"Eroskik badaki nola eragiten ari den krisi hau gizartean. Lan bikaina egiten ari da Bizkaiko Gurutze Gorria eta hura bezala beste zenbait erakunde, gaur egungo egoera oso konplexua baita. Hori dela eta, hainbat gauza egin ditugu hilabete hauetan askotariko erakundeekin, eta kasu honetan, bereziki babestu nahi dugu Bizkaiko Gurutze Gorria, bazterketa jasaten ari diren edo jasateko arriskuan diren pertsonen eta familien oinarrizko beharrak estaltzen ari baita bere programekin", esan du Eroskiren Osasun eta Iraunkortasun arloko zuzendari Alejandro Martinez Berriochoak.

Bestalde, Gurutze Gorriak Bizkaian duen presidente Victor Gutierrezek dierazi du "oso eskertuta" daudela Eroskik egindako "elkartasun erakustaldiagatik". "Dohaintza honek babes handia emango die gure zerbitzu eta proiektuen erabiltzaileei, zailtasunik handienak dituztenei laguntzeko sortzen ditugunak", esan du.