Ertzaintzak bi pertsona atxilotu ditu Donostian, telefono mugikorrak lapurtzeagatik

Actualizado: jueves, 18 agosto 2022 16:09

DONOSTIA, 18 (EUROPA PRESS)

Ertzaintzak 26 eta 30 urteko bi gizon atxilotu zituen Donostian, jai-gunean mugikorrak lapurtu ondoren. Asteazken goizaldean gertatu zen, abuztuaren 17an, 03:30 aldera.

Kale-jantzian zebiltzan agenteak bi gazte lapurretan ari zitezkeela konturatu ziren, Gros auzoan. Egoera ikusita, atzetik jarraitzea erabaki zuten, eta, aurrerago, ikusi zuten susmagarriek heskai batzuetan bi telefono mugikor utzi zituztela, eta gero jai-esparrura bueltatu zirela.

Delituen prebentziorako dispositibo bereziak tokiaren inguruan harrapatu zituen bi pertsona horiek, eta, identifikatu ondoren, lapurtutako hirugarren telefono bat aurkitu zieten. Gorputz-miaketan txartel batzuekin eta diru-zorro batekin ere egin zuten topo, eta oraindik ez dute objektuen jabea aurkitu.

Ondorioz, ertzainek bi pertsonak atxilotu zituzten lapurreta egiteagatik, eta polizia-egoitzara eraman zituzten dagozkion eginbideak hasteko.