Espermatozoideetan soilik gertatzen diren zenbait mekanismo molekular identifikatu dituzte EHUn

Itziar Urizarrek egindako 'Giza esperamtozoideen ahalmen ugalkorra erregulatzen duten mekanismo molekular espezifikoen azterketa proteomikoa' izeneko doktore tesian egun du ikerketa bat EHUk.
EHU - Archivo
Publicado: martes, 6 agosto 2019 13:20

BILBO, 6 Ago. (EUROPA PRESS) -

Euskal Herriko Unibertsitateko (EHU) Fisiologia sailak espermatozoideetan soilik gertatzen diren zenbait mekanismo molekular identifikatu ditu, 'Giza esperamtozoideen ahalmen ugalkorra erregulatzen duten mekanismo molekular espezifikoen azterketa proteomikoa' izeneko doktore tesian egindako ikerketa batean.

Itziar Urizar aurrez aipatutako tesiaren egilea eta EHUko Fisiologia saileko ikertzaileak honako hau azaldu du antzutasun eta ugalkortasun arazoen inguruan: "Mundu osoan zehar adin ugalkorrean dauden bikoteen %15ak pairatzen ditu gutxi gora behera antzutasun eta ugalkortasun arazoak, eta normalean, antzutasunaren eragileak faktore maskulinoa eta femeninoa, %30ean, dira ehuneko berdinean. Gizonezkoaren antzutasunari dagokionez, badaude identifikatutako kausa asko, hala ere, ehuneko handi batean arazoaren kausa ulertezina izan daiteke. Hori dela eta, beharrezkoa da ugalkortasunaren mekanismo molekularrak aztertzea antzutasuna hobeto ezagutzeko eta itu terapeutiko berriak garatzeko".

Egindako ikerketaren inguruan, Urizarrek hau adierazi du: "Espermatozoidea gorputzean aurki dezakegun zelularik espezializatuenetarikoa dela badakigu ere, beste zelulek aurkezten ez dituzten mekanismo molekular berezi eta bakarrak dituela ikusi dugu lan honetan".

Horretarako, espermatozoide emankorrenek euren gainazalean adierazten duten proteoman -izaki bizidun bakoitzak bere baitan dituen proteina guztien multzoa- jarri dute arreta, eta hartzaile opioideek espermatozoideen ahalmen ugalkorrean duten eragina ikertu dute. Izan ere, "G proteinetara loturiko hartzaileek (GPCR) ugalkortasunaren erregulazioan eginkizun garrantzitsua izan lezaketela uste dugu". "Espermatozoideetan, ordea, hartzaile horiek sor litzaketen erantzunak oraindik ere ezezagunak dira", dio Urizarrek.

Ikertzaileak nabarmendu duenez, "espermatozoideen mekanismo molekular espezifiko horien azterketa egitea interesgarria da oso, gizonezkoen antzutasun kasu askoren arrazoiak hobeto ulertzen laguntzeko eta horri aurre egiteko sendabideak garatzeko edota azaleko minbizi-kasuak tratatzeko, besteak beste".