Estricalla taldeak "Hutsartea" EPa kaleratuko du martxoan

Actualizado 2015/02/20 13:33:17 CET
Estricalla taldea
Foto: ESTRICALLA

BILBO, 20 (EUROPA PRESS)

   Estricalla taldeak lan berri bat argitaratuko du datorren martxoan: "Hutsartea". 7 hazbeteko EP bat izango da eta "sorpresa ugari" izango ditu. Biniloak lau abesti eta kanta gehigarri bat izang ditu, taldeko iturriek jakinarazi dutenez.

   Kolaborazioei dagokienez, SNFU taldeko Mr Chi Pig abeslari mitikoak abestu du kanta batean, eta gainera, Ikor Kotx argazkilariaren argazkiekin osatutako argazki fanzine batek ere osatuko du "Hutsartea".

   Horrez gain, beste sorpresarik ere ekarriko du singleak. Martxoaren hasieran entzun eta ikusi ahal izango da "Bobsley", lehen aurrerapen kanta, eta martxoaren erdialdean dagoeneko kalean izango da Estricalla taldearen lan berria.