Etxepare-Laboral Kutxa Itzulpen Saria emango dute asteazkenean, Bilbon

Publicado: lunes, 21 octubre 2019 10:35

BILBO, 21 Oct. (EUROPA PRESS) -

Etxepare-Laboral Kutxa Itzulpen Saria banatuko dute asteazkenean, urriaren 23an, Euskadiko Artxibo Historikoan egingo den ekitaldian, Bilbon, Etxepare Euskal Institututik jakinarazi dutenez.

Jatorriz euskaraz idatzi eta argitaratutako literatura lan baten itzulpen bat saritzeko asmoz sortu zuten saria Etxepare Institutuak eta Laboral Kutxak, 2015ean, euskaraz idatzitako literaturaren itzulpengintza eta argitaratzea euskararen eremu geografikotik kanpo sustatzea xede.

Saria emateko ekialdia goizeko 10:30ean hasiko da, eta Bingen Zupiria Eusko Jaurlaritzako Kultura eta Hizkuntza Politikako sailburua, Irene Larraza Etxepare Euskal Institutuko zuzendaria, Inaxio Garro Laboral Kutxako Euskara arduraduna eta sariaren irabazlea egongo dira bertan, besteak beste. Gainera, irakurketa bat eskainiko da bi hizkuntzetan.