Actualizado 07/04/2021 11:33 CET

Eurokopako partidak 13.000 bat ikuslerekin jokatuko dira San Mamesen

Archivo - San Mames
EUROPA PRESS - Archivo

BILBO, 7 (EUROPA PRESS)

Bilboko San Mames futbol zelaian jokatuko diren 2020ko Eurokopako partidek publikoa izango dute harmailetan, eta edukieraren %25era arte beteko da, hau da, 13.000 ikusle inguru, Bilboko Udaleko iturriek Europa Press albiste agentziari jakinarazi diotenez.

Covid-19aren pandemiaren ondorioz aurtengo ekainetik uztailera jokatuko da 2020ko Eurokopa, eta Bilbo izango da egoitzetako bat. Espainia, Suedia, Polonia eta Eslovakiako selekzioek jokatuko dute San Mamesen.

Asteak elkarlanean aritu ondoren, Espainiako Errege Futbol Federazioak asteazken honetan zehar bidaliko du Bilboko egoitzako balizko edukieren inguruan UEFAk eskatu duen dokumentazioa.

Horrela, futbol federazioak zein Eusko Jaurlaritzako Osasun Sailak UEFAk eskaturiko agiriak sinatu eta bete dituzte. Horien arabera, eta pandemiaren inguruan Osasun Sailak emandako irizpideetan oinarrituta, Bilboko egoitzak konpromisoa hartu du San Mamesen %25eko edukiera bermatzeko, osasun agintari eskudunek zehazturiko adierazle eta baloreen arabera.

Bestalde, Juan Mari Aburto Bilboko alkateak gutuna bidali dio Martin Callen UEFAko CEOari, Europako futbolaren erakunde gorenaren eta Bibloko egoitzaren artean 2020ko Eurokoparen inguruko harremanean "emandako erraztasunak eta prestutasuna" eskertzeko.

Contador